XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Liburu barruan ipuin bat egiteko esaten denean, ikus ezazu zein kontextotan eskatzen den edo irakasle bakoitzak zein probetxu atera diezaioken kasu bakoitzean.

Adibidez Elefantearen sudurra izeneko irakurgaian ipuineko lau animalia topatu eta animalia horiekin ipuin polit bat berria asmatzeko esaten zaio haurrari.

Hemen landu genitzake: irudimena, idazteko zaletasuna edo animalia bakoitzaren deskribapen laburra, adjetiboak propiedadez erabiltzea (hitz bakoitzari dagokion adjetiboa ipiniz)...

Gainera haurrek idatzitako ipuin horiekin gelan lan egin genezake ipuin guztiak, batzuk... irakurriz, ikasleen eritziz onenak aukeratuz, taldean zuzenduz eta osatuz, beste ikastola batetara bidaliz...

Hizkuntza, Euskara, erabiltzea eta sakontzea

Hizkuntza gauza bizia da, homogeneoa, batasun bat duena, baina barrenean baditu atal edo alderdi ezberdinak eta horiek lantzen ahaleginduko gara, halanola: Morfo-sintaxia. Hemen sintaxia, egiturak, aditza, esaldiak, deklinabidea, atzizkiak, hitz eratorriak... aztertuko ditugu era praktiko batez, ahoz landuz bereziki eta abstrakzio gehiegitan sartu gabe.

Gero ere badaukagu abstrakziorako denbora.

Orain praktikan erabiltzen ikasi behar dute, belarritik intuizioz eta entzumenez jasotzen eta ahoz errepikatzen eta erabiltzen...

Liburu barruan azaltzen den Egiturak atala zenbait aditz eta egitura era atseginez lantzeko pentsatua da atal hau landu eta ulertu ondoren, antzeztu ere egin daiteke, eta honela askoz bizikiago jasoko lituzkete aditz eta egitura berezi samarrak.

Fonetika. Oso garrantzizkoa da irakasleak ongi ahoskatzea eta haurrek txikitatik ahoskatze zuzen bat jasotzea.

Ikasturte hasieratik saia zaitez ondoko arau hauek ongi betetzen eta batez ere irakurtzerakoan ongi ahoskatzen:.

Fonetikaren atal honetan sartuko lirateke baita ere ahokorapiloak, hitz-jokuak, ahoskera lantzeko zenbait saio berezi....